XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Literatura Batzorde honetako buru den F. Krutwig jaunak Donostiako Diputaziotik hartutako gutun baten berri eman zuen, atzerriko zenbait idazleen lanak euskarara itzultzeko asmoa agertuz.

Bertan aipatzen diren lanak ez direla lehen mailakoak uste du berak eta Diputazioko batzordekoekin harremanetan jartzea eskatu zaio.

Euskal Idazleen Elkargoa sortu nahiz dabilen idazle multzo batek bilera egin duelako aipamena ere egin du denbora berean.

Egutegia 1982.eko Egutegia aipatu du J.L. Lizundiak.

Zenbait bilera eta ospakizunen zehaztasunak erabaki dira.

Batzordeen berri ematea Dialektologia Dialektologiako bilketa lana Atlaserako ere baliagarri izateko eran egin nahi bada, langile liberatuak beharko direla esan du idazkariak.

Donaixtiko bileran erabakitzeko utzi da.

Itaunketarako tresnen berri eman da beste alde, eta zerrenda osatu.

Euskararen lekukoak Urtean zenbat ale atera ditzakegun eta lanak zertan diren ikusi du batzordeak.

Igazkoetan sartzen da Lapeire.

Mendiburu, Egiategi eta Belapeire datoz gero.

Esku artean dira hauen ondotik, Gasteluçar, Elissanburu, Charlemagne pastorala, Diego de Goitia eta Mogelen dotrina bat.

Gramatika Rebuski-k bere tesia euskal gai bati buruz egin duela aditzera eman da.

Txostenak Kultur hitzen ortografiaz mintzatu da F. Krutwig, gaztelera eredutzat harturik gauzak egiten ari garela salatuz.

Beste hizkuntza nagusietan grekoen orthographia onartua izan dela azpimarratu du, hau euskararentzat proposatuz.

Juan San Martinek eskuratu berri dituen Diego de Goitiaren euskarazko esaldien bildumaz hitzegin du Euskararen Lekukoetan argitaratzeko asmoz.

Eta besterik gabe amaitu da batzarra.

Euskaltzainburua Fr. Luis Villasante / Idazkaria Jose Mª Satrustegi.